Joan den abenduaren 23an Ospitalearen Zuzendaritzak 12 urtera arteko haurrentzako Eguberrietako jaia antolatu zuen, bertako langileen seme-alaba eta bilobentzat.

La convocatoria tuvo un gran éxito y acudieron más de 30 niños acompañados de los familiares.

Deialdia oso arrakastatsua izan zen, eta 30 haur inguru hurbildu ziren senitartekoek lagunduta. Erkidegoko Nagusi eta Erizaintzako zuzendaria dan Jose Mª Chavarri anaiak eskerrak eman zizkien ekitaldia arrakastatsua izatea lortu zuten langile guztiei, eta jardueren berri eman zuen, bereziki azpimarratuta erlijioari loturiko inguru batean Eguberriek duten esanahia. Lehenengo ekitaldia haurrentzako magia-saioa izan zen, Patxi Magoaren eskutik. Haur askoren laguntza izan zuen eta gustura egon ginen haur eta nagusiak.

Magia amaitutakoan, askarirako etenaldi labur bat egin zen. Une horretan argiak itzali egin ziren eta baten batek atea jo zuen… Ene, hura ustekabea! Olentzero zen, haurrentzako opariekin menditik jaitsi berria.

Haur guztiei dei egin zien, zeini bere izenaz, oparia emateko. Une hori era bereziki gozatu zuten haurrek.

Olentzerok hurrengo urtera arte agur esan zuenean amaitu zen arratsaldea.

Finean, oso arratsalde atsegina, bertaratu ziren guztiek jai-giroan eman zutena.