Gu geu

Gipuzkoako San Juan de Dios Ospitaleak osasun mentalean espezializatutako konfesionaltasun katolikoko osasun zentroak dira, irabazi-asmorik gabeko zerbitzu publiko bat betetzeko helburua dutenak, San Juan de Dios Ospitale Ordenaren kontura kudeatuta.

Fundatzailea

Juan de Dios aitzindaria izan zen asistentzia jardueran, huraxe izan baitzen lehena pazienteak pairatzen zuten gaixotasun motaren arabera bereizten, eta gaixo bakoitzarentzat ohe bat jarri zuen. 1538-1539 bitartean sortu zuen Juan de Diosek Granadan bere lehen ospitalea. Garai hartarako iraultzailea izan zen, Juanek berak zein haren lankideek gaixoei ematen zieten tratuagatik eta berotasunagatik.

1550eko martxoaren 8an hil zen, eta haren ehorzketan izugarrizko dolu eta suhartasun adierazpena egin zuten garai hartako herri, noblezia eta agintariek. 1886an, Ospitaleen eta Gaixoen Zaindari izendatu zuten; eta 1930ean, berriz, Erizainen eta haien Elkarteen Patroi.

Ospitale Ordena

Ordena 52 herrialdetan dago: 300 zentro baino gehiago, 1.250 anai, 40.000 langile baino gehiago, 33.000 osasun eta gizarte plaza eta 20 milioi onuradun baino gehiago. Irabazi-asmorik gabeko nazioarteko lankidetza erakunderik handienetako bat da munduan. Eliza Katolikoaren parte da, eta, beraz, Gobernuz Kanpoko Erakundeak ez bezalako erakundea da.

Historia

loading
  • 1898

    Santa Ageda Sendategi Psikiatrikoa – Arrasate

    Santa Ageda Sendategi Psikiatrikoa – Arrasate

    Martxoa 13, 1898
  • 1904

    Bi zentro independenteren bereizketa

    Bi zentro independenteren bereizketa

    Martxoa 3, 1904
  • 1952

    Ospitale Zentroaren inaugurazioa, Donostian, “haur elbarri pobreak” artatzeko

    Ospitale Zentroaren inaugurazioa, Donostian, “haur elbarri pobreak” artatzeko

    Martxoa 13, 1952
  • 1977

    Donostiako Ospitale Mediko-Kirurgikoa bihurtzea

    Donostiako Ospitale Mediko-Kirurgikoa bihurtzea

    Martxoa 13, 1977
  • 1997

    Unitate desberdinen egokitzapena Arrasateko San Juan de Dios Ospitalean

    Unitate desberdinen egokitzapena Arrasateko San Juan de Dios Ospitalean

    Martxoa 13, 1997
  • 2022

    Errondo Gure Etxea irekitzea Donostian

    Errondo Gure Etxea irekitzea Donostian

    Martxoa 13, 2022
  • 2023

    Donostiako eta Arrasateko San Juan de Dios bateratzea

    Donostiako eta Arrasateko San Juan de Dios bateratzea

    Martxoa 13, 2023

Misioa

Gure egitekoa gaixotasun mentala duen pertsonari arreta ematea da, haren ongizatea eta familiarena San Juan de Diosen laguntza ereduaren arabera lortzen saiatuz, eta, betiere, zainketen jarraitutasuna eta autonomia maila gorena sustatuz.

Bisioa

Gure arreta psikiatrikoko ereduagatik eta gizarteari egiten diogun ekarpenagatik erreferenteak izatea, eta, hala, osasun mentaleko eta errehabilitazio psikosozialeko zerbitzuetan administrazio publikoaren lehentasunezko erakunde gisa finkatzea, pazienteen, haien senideen eta lankidetzan ari garen erakunde guztion gogobetetzerik handienarekin.

Balioak

Abegi ona

Arlo sozial eta sanitarioan gaixoei eta premia dutenei ematen diegun laguntzaren balio nagusia ABEGI ONA da.

Kalitatea

Kalitatea da pazientearen arreta integralean eskaintzen dugun bikaintasun profesionala.

Errespetua

Gure zentroetako erabiltzailea bere giza dimentsioan gure arretaren erdigunetzat hartzen dugu.

Erantzukizuna

Erabiltzaileekiko, ingurumenarekiko eta San Joan Jainkoarenaren ereduekiko.

Espiritualtasuna

Erabiltzaile, paziente, senide eta profesional guztien behar espiritualak eta erlijiosoak artatzen ditugu, izan fededun zein ez.

Kode etikoa

Gure ospitaleak, Probintziako gainerako zentroek bezala, Kode Etiko bati jarraitzen dio, non honako hauek lehenesten diren: pertsonekiko errespetua, kalitate integraleko arreta, profesional gisa konpromisoa eta erakunde zein gizartearekiko errespetua.

PDF-A DESKARGATU