Salaketen kanala

Salaketa kanala San Juan de Diosen Ospitale Ordena-Espainiako San Juan de Dios-en Probintziak bere Compliance Kudeaketa Sistemaren barruan gaitutako komunikazio tresna bat da, eta erakundearen barruan gerta litezkeen portaera irregularrak edo legez kanpokoak erakundeari jakinarazteko balio du, salatzailearen konfidentzialtasuna bermatuz, hala eskatzen badu.

Portaera irregularren edo legez kanpokoen salaketa horiek Etika edo Portaera Kodearen, antolakundearen barneko arauen eta/edo Ordenamendu Juridikoaren araudiaren urraketei edo arau hausteei buruzkoak izango dira.

Salaketa kanala emandako datu pertsonalak tratatzeaz arduratzen den Maio Legal kanpoko etxeak kudeatzen du, San Juan de Diosen Ospitale Ordena-Espainiako San Juan de Diosen Probintzia erakundearekin batera, emandako informazioa kudeatzeko eta salatutako gertakarien ikerketa egokia egiteko xedez.

Esteka honen bidez irits zaitezke salaketa kanalera, eta hor aurkituko duzu, salaketa jartzeko inprimakiaz gain, kanalaren erabilera eta funtzionamendu arauei buruzko informazio osoa:
https://canaldenuncia.sjd.es