SAN JUAN DE DIOS EGUNA:

Joan den martxoaren 8an, San Juan de Diosen eguna zela eta, gure Arrasateko ospitalekoa bi erabiltzailek parte hartu zuten meza, poema eta gogoeta hau idazten eta irakurtzen. Bide batez, eskerrak ematen dizkiegu egindako ekarpenagatik eta parte hartzeagatik.

JUAN DE DIOS AITZINDARIA
(JUANTXO LAGUNENTZAKO)

Kondaira historiarekin nahasten da
Eta zurea kontatzen den gisakoa bada
Argi eta itzal horiekin
orduan, zure balentriak ekarriko ditugu gogora
Badakigu aintzat hartzen ondo egina eta noblezia
Aita judua, ama kristaua
Bi ertz, bi uren arteko heziketa
Aurrez aurreko bi erlijioren nahasketa
Jazarpen eta injerentzia garaiak
Polifazetikoa zinen, inor bada.
Artzain, militar eta katekista
Abenturazale, erromes, ero eta profeta
Laikoa, liburuzaina ere bai, eta erizaintza ikasi zenuen
Ospitaleak sortu zenituen, hori bai erromeria!

Gertaerak hementxe:
Granadan hamar ospitale zeuden,
Ohe gutxirekin denak, hori miseria
Joanek inguruko bazterkeria aztertu zuen:
Esklabotza eta pobrezia; gaixoak eta erromesak;
Eskale sorta eta boteretsu andana;
Eskean, itsu lotsagarrientzako “zelulak”;
Boteretsu alfer horiek bai bizi zirela ongi
Eta gizarteko onbeharrak; eskale,
kaxako ume eta abandonatu ugari
Benetako baztertuak:
Hanpa, pobreak eta pikaroak;
Emagalduak, ijitoak eta gatibuak
galerianoak, eskaleak eta morroiak
Eta gainera, arloteak
Joanek giro likits hori ezagutu zuen
Denboraren zeinuak antzematen jakin zuen
Eta miserikordia eta ebanjelioari jarraikiz
Anabasa handi horri erantzuten jakin zuen

Ez ditut zure galera ugariak kontatuko
Baina ezinbestekoa da zure balentriak aipatzea
5 Ospitale sortu zenituen, 1 Toledon eta 4 Granadan
Hasiera gogorra zen, baina jainkoa zenuen lagun
Umiltasunez, ekimenez eta behartsuenekiko debozioz
Zure bihotzean egin zenien leku
Ospitale-Ordena, Granadatik herrietara
Eta Egoitza Santuan bertan aintzat hartu zintuzten
Zaintza, traturako modu berri humanitarioa
sortu zen gaixo eta abandonatuentzat

Gaur egun zure ondarea bizirik dago,
Pauso irmoz dabil,
Sorburutik gaur egunera
Guk, borondate oneko ospitalariook
Zure ereduari eta zure esanari jarraitzen diegu
Zure estandartea eta gure bastioia
Zure ospitale-doktrinak jarraituko du
Ezin da egia ukatu
Zure irakaskuntza goraipatu behar da
Eta sinestuna ez naizen arren,
Espero dut jendea ez harritzea,
Jainkoari eskerrak eman nahi dizkiot
Aldi baterako bada ere,
San Juan de Dios delako
Nire familia eta nire etxea, benetan diot.
Beraz, jaso eskuak
Eta kanta dezagun pozez:
Ospitalarioek jarrai dezatela aurrera!
Zaurituko naute, baina inoiz ez naute suntsituko!

Egun on.
Emakume guztien aldeko testu bat irakurriko dut XXI. mendean gauden arren, eta estigma asko eta asko gaindituta eduki beharko genituzkeen arren, errealitateak erakusten digu jarrera matxista askoren ondorioz, emakumeak bigarren mailako herritar izaten jarraitzen duela.
EMAKUMEA ETA OSASUN MENTALA
Emakumeen osasun mentalaren atzean dagoen egia
Gaur egun, giza izaera gainditzen duten edertasun-kanon batzuen mende gaude emakumeak, eta, gainera, osasun mentalari dagokionez, bigarren maila batean geratzen gara.
Depresioa eta antsietatea dira pandemiaren eraginez gehien hazi diren patologiak, eta emakumeei eragiten diete gehienbat.
Emakumeen artean, arlo profesionalean dauden desberdintasunak eta diskriminazioak, familiak eta zaintzak eragindako erantzukizunak, genero-indarkeria bizitzen ditugu; eta osasun mentaleko arazoren bat edukitzeagatik ez gara immuneak; aitzitik, gure gaitasunak erakutsi behar ditugu, egunetik egunera gehiago, gizartea gero eta zorrotzagoa delako emakumeekin.
Zaurgarritasun bikoitzeko pertsona bihurtzen gara
Osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeak