Lerro hauek baliatu nahi ditugu eskerrak emateko Natra, Espainiako konpainia multinazionalak COVID-19 gaixotasunaren hedatzeak eragindako beharrizanak arintzen lagunduko dioten baliabideak hornitzeko gure Ospitaleari egindako 50.000 euroko ekarpenagatik.

Natra erreferentziazko konpainia da Europan txokolatezko eta kakaoaren eratorriak diren produktuen produkzio eta elaborazioan, eta bereziki bideratuta dago banaketa-markara eta eligaien beste konpainia batzuetara. Sei lantegi ditu Espainian, Frantzian, Belgikan eta Kanadan, eta 1.000 lagun inguru ditu bertan lanean. Konpainia horren lantegirik garrantzitsuenetako bat Oñatin dago, Ospitalearen kokagunetik, Arrasatetik, gertu.

Era beran, eskerrak eman nahi dizkiegu Arizmendi Ikastolari bata kirurgikoak emateagatik, eta Ospitaleko langileen zenbait lagun eta senitartekori ere aurpegirako pantailak eta babes-maskarak emateagatik.