Granadara bidaia egin dute langileek eta boluntarioek

“Abegitasunaren bidean elkartuz” izan da Santurtziko, Donostiako eta Arrasateko GLZek antolatuta, 60 langile eta boluntariok Granadara egindako bidaiaren leloa.

Bidaia horren xedea izan da osasunaren zaintza integralerako “eten osasungarri” bat egitea; halaber, egunerokotasunak ahitutako indarrak berritzeko aukera hartzea eta aurrera egiteko suspertzeko egun batzuk hartzea ere.

Lau egun bizi izan dira, maiatzaren 19tik 22ra, baina aurkitu ahal izan dugu tarterik San Joan Jainkoarenaren espiritualtasunaren iturritik edateko, haren ibilbideari jarraitzeko eta basilikan bisita egiteko. Pisatarren etxeko Paco Benavides gidariak Joao Cidaderen bizitzako xehetasun asko aurkitzen lagundu zigun; izan ere, hura ez zen besoak uztarturik geratzen garai hartako txiroen gabezia material eta espiritualen aurrean, hasi Hospital Real izenekoan, eta Pisatarren etxeraino, bertan hil zelarik. Biharamunean, Jose Luis Muñoz anaiaren laguntzaz, Basilika bisita egin genuen, eta arte barrokoaren lilura gutaz jabe zedin utzi genuen. Bisita amaitu aurretik otoitz egin genuen une batez, gure pazienteak eta Granadara hurbiltzerik izan ez zuten langile eta boluntarioak gogoan. Zambra ikuskizun batean parte hartzeko aukera ere izan genuen, Alhambra, katedrala eta Albaicin auzoa bisitatu genituen, eta Corpusen feria hasten zela aprobetxatuz, Granadako jaiei hasiera ematen dien alumbrao deitzen dutenaz gozatu genuen. Guztiak izan ziren aukera onak Joan Jainkoarenaren inguruan familia osatzen dugunon artean zubiak luzatu eta harremana estutzeko.