Suhiltzaileek eta Donostiako DYAren laguntzaileek gure ospitalean osasun-alertan zehar egin dituzten desinfektatze-lanei balioa eman nahi die Donostiako San Juan de Dios Ospitaleak, eta egindako lan horregatik eskerrak eman nahi die.

COVID-19ak eragindako osasun-krisiagatik martxoaren 23an martxan jarri zen kanpaina baten barruan kokatzen dira lanok. Astean behin, ospitalea guztiz desinfektatu dute, bai barrutik eta bai kanpotik, gure zentroko langileen eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.

Donostiako San Juan de Dios ospitalean lan egiten dugun guztion izenean, MILA-MILA ESKER.