Gipuzkoako Erizainen Elkargo Ofizialak Erizaintzaren Nazioarteko Eguna ospatu zuen maiatzaren 12an, Donostiako Udaleko udalbatza-aretoan. Ekitaldian, ehun bat profesional izan ziren, eta lanbidean jarrera proaktiboa izatearen aldeko deia egin zuten. Halaber, omenaldia egin zitzaien aurten elkargokide gisa 25 urte betetzen dituzten profesionalei, tartean gure lankide Mª Mar Millán Llerenari.

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Gipuzkoako Erizainen Elkargoko lehendakari Pilar Lecuonak diploma bat eta zilarrezko intsignia eman zizkieten omendutako 22 gipuzkoar erizainei.