Joan den apirilaren 7an eta 8an egin zen II. Elkartasun Azoka, honakoan, ospitale-eremuaren baitan.

Ukrainan bizitzen ari diren egoera landu izanaren ondorioz, moduren batean edo bestean haiei laguntzeko interesa erakutsi zuten pazienteek. Sortu ziren proposamenen artean, lanbide-terapiako zerbitzuan pentsatu zuten aukerarik onena elkartasun azoka izango zela.

Azoka horretan pazienteek egindako lanak saldu zituzten: margotutako poltsak, betaurrekoak esekitzekoak, giltzatakoak, eskumuturrekoak, lepokoak, orri-markatzaileak, saskiak, koaderno birziklatuak…

Ekimena oso arrakastatsua izan da. Paziente askok eta modu askotara hartu dute parte: lanak prestatzen, salmenta postuetan eta erosten.

Bildutako dirua –guztira, 1.400 €– JUAN CIUDAD GGKEri emango diote, abian duen “Larrialdi kanpaina Ukrainan” kanpainarako.

Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiegu ekintza honetan bere alea jarri duten paziente, langile eta senitarteko guztiei; izan ere, elkartasun bikoitza landu da honen bidez: pazienteek egindako lanei balioa ematea alde batetik, eta haiek erosiz Ukrainari laguntzeko ekarpena egitea, bestetik.

Elkartasun Azoka egin baino egun batzuk lehenago, Eugenio Alonsok –Ospitaleko Juan Ciudad GGKEren ordezkariak– informazio-hitzaldia eman zuen GGKEk egiten duen lanari eta munduan zehar, babesgabeenei laguntzeko garatzen dituen proiektuei buruz. Oso hitzaldi dinamikoa izan zen, eta bertaratuek halako erakundeen lanaren inguruan zituzten zalantzak argitu ahal izan zituzten.

 

 

Lanbide Terapiako Zerbitzua