Azaroko azken astean, Donostiako San Juan de Dios Ospitaleak bere lehen kanpo- ikuskatze integratua gainditu du, BUREAU VERITASek egina. Hala, ISO 9001:2015 eta UNE 179003:2013 arauen ziurtagiria eskuratu du lehen aldiz, eta, gainera, hauek berritu ditu: ISO 14001 (2015), Ingurumen Kudeaketako Sistemarena; eta OHSAS 18001, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Kudeaketari buruzkoa.

Horrek esan nahi du gure Kalitatearen Kudeaketako sistemak, Ingurumenekoak, Laneko Arriskuen Prebentziokoak eta Pazientearen Segurtasunekoak betetzen dituztela erreferentziako arauen eskakizunak, eta, beraz, Bureau Veritasek bermatzen duela gure jarduera –egonaldi ertaineko paziente psikiatrikoei zerbitzu asistentziala ematea– sistematizatua dagoela ahalik eta jarduerarik onenak gauzatzea ziurtatzen duten protokolo eta prozeduren bidez.