Joan den urtarrilaren 31n, Arrasateko San Juan de Dios ospitaleko boluntarioen eta AEEZ (SAER) zerbitzuak topaketa antolatu zuen boluntarioekin, ospitaleko erabiltzaileekin egunero egiten duten zeregin garrantzitsu horrengatik eskerrak emateko.

Bertaratu zirenen artean egon ziren Horacio Argárate, Arrasate-Bergarako artzapeza, Arrasateko egungo parrokoa, osasunaren alorreko pastoraleko eragileak, ospitaleko erabiltzaileak eta boluntarioak.

Topaketaren helburuak bete ziren: esperientziak partekatzea eta une atsegina elkarrekin ematea. Hortaz, lerro hauek baliatu nahi ditugu bertaratu ziren guztiei eskerrak emateko.