Osasun Mentalaren Munduko Eguna ikusarazteko, 2. Elkartasun Azoka antolatu genuen Arrasateko Sebero Altube plazan, joan den urriaren 10ean.

Azoka horretan, erabiltzaileek egindako hainbat lan jarri ziren salgai: giltzatakoak, zumezko otzarak, koaderno birziklatuak, xaboiak, aire-gozagarriak, eskumuturrekoak, idunekoak, poesia liburua…

Eguraldia alde izan ez genuen arren, azoka arrakastatsua izan zen bai parte hartzaileen aldetik, bai ospitaleko erabiltzaileen inplikazioaren aldetik, salmenta kopuruagatik, interesa erakutsi eta osasun mentalarekin duen harremanari buruz hitz egitera hurbildu zen jendearengatik…

Ekimenaren berri emateko, hainbat komunikabide ere hurbildu ziren.

Azokan jaso genuen dirua ONG JUAN CIUDAD “Osasun mental komunitarioa Afrikako landa-komunitateetan” proiektura bideratuko da.

1.432 euro bildu genituen.

Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiegu ekintza honetan bere alea jarri duten guztiei; izan ere, elkartasun bikoitza landu da honen bidez: erabiltzaileek egindako lanei balioa ematea alde batetik, eta haiek erosiz Afrikari laguntzeko ekarpena egitea, bestetik.