Ospitale-ordenak datu soziosanitarioak argitaratu ditu nazioarteko estatistiken bidez. Estatistika horiek Erromako munduko egoitzak ematen ditu eta bertan, bost kontinenteetan banatutako 412 zentro eta dispositiboen bidez, osasun alorrean egiten duen jarduera zabal eta hazkorra erakusten da zifretan.

Irabazi asmorik gabeko erakunde honek nazioarteko arreta humanizatuaren, indibidualizatuaren eta sozioasistentzialaren aldeko apustua egiten du, pertsonen dimentsio fisikoa ez ezik haien bizi-testuingurua ere kontuan hartuta, pertsona eta haren ingurua erdigunean kokatzen duen neurriko laguntza emateko.

San Juan de Dios ospitale-ordenak munduan dituen 412 zentroen bitartez gauzatu ditu 24.410.500 esku-hartze soziosanitario. Horiek dira erakundearen Erromako nazioarteko egoitzak argitaratutako azken estatistiken datuetako batzuk, eta mundu osoan gauzatzen duen jarduera soziosanitarioari buruzko urteko urgazpen-datuak erakusten dituzte. 

Ospitale Ordenaren Espainiako zuzendari nagusiak, Juan Jose Alfonsok, azpimarratu du estatistika horiek argitaratzeak “gure egiteko moduaren eta zerbitzu sanitario eta sozialak emateko moduan funtsezko gardentasun ariketa dela. Egia da gure erakundean kopuru horien atzean dauden pertsonak ditugula helburu, baina garrantzitsua iruditzen zaigu zifra horiek argitaratzea, jarduten dugun eskualdeen eta egiten ditugun jardueren dimentsioa eta aniztasuna erakusten dutelako. Osasun mentala artatzen dugu Piuran (Peru), eta, aldi berean, malformazio fisiko askoren ebakuntza traumatologikoa egiten dugu Kamerun edo nazioarteko iheslariei laguntzen diegu Espainian. Eta aniztasun eta aberastasun hori begiratu hutsean antzeman daiteke argitaratu berri diren datuetan”. Gainera, Alfonsok gehitu du San Juan de Diosen zentro eta dispositiboek mundu osoan eragindako osasun mentalerako arretari buruzko datuek “munduan lekua hartzeko modu gisa laguntza sozial eta sanitarioaren alde egiten duen erakunde bat erakusten dute; pertsona zaurgarrien ondoan dagoen erakundea; ahalik eta jende gehiena artatzen jarraitu ahal izateko, urterik urte, zerbitzuak, instalazioak eta nazioarteko presentzia areagotzen dituen erakundea”. 

Paziente eta erabiltzaile guztiek, Ordenak diharduen eremuetakoren batean arreta jaso ahal izan dute; hala nola, ospitalea, osasun mentala, ezgaitasuna, pertsona nagusiak edo baliabide urriko pertsonak. Horretarako, azkeneko datu horien arabera, San Juan de Diosen Ordenak 39.048 ohe ditu mundu osoan banatuta dituen 382 osasun zentro edo zentro soziosanitarioetan. Gainera, beste 30 zentro ere baditu, formaziora eta ikaskuntzara bideratuak: erizaintza eta fisioterapia ikasketak egiteko unibertsitateak, edo osasuna eta zaintza, besteak beste, jorratzen dituzten lanbide heziketako zentroak.

Osasunari doiturik San Juan de Diosek ematen duen urgazpena kontuan hartuta, ospitale-jarduera orokorra edo espezializatua, egonaldi ertain edo luzeko ospitale-jarduera edo zaintza aringarriak aipa ditzakegu. Gainera, anbulatorio eta ospitale ez diren kontsultategietan eskainitako laguntza ere jasotzen da, bai eta errehabilitazioa, farmazia eta eriondoarentzako zerbitzuak ere. Azkenik, urgazpen horiek ere zerbitzu integralei dagozkienak ere badira: egoitzakoak edo egunekoak, osasun mentaleko arazoak edo ezgaitasuna duten pertsonentzat, nagusientzat edo bestelako beharrizanak dituztenentzat. 

Urgazpen humanizatua, indibidualizatua eta sozioasistentziala paradigmaren baitakoa

San Juan de Dios Ordenaren iritziz osasunaren arreta paradigma integratzailea da, non alderdi fisikoari arreta egiteaz gain, pertsona osotasunean artatu behar baita. Horretarako, duela urte batzuetatik hona, erakundea etxez etxeko urgazpen ereduak lantzen ari da munduan zehar; hartara, pertsona bakoitzaren inguruabarrari kasu eginez, dispositiboek ospitale urgazpena, errehabilitazio-zerbitzua edo osasun mentalerako arreta eskaintzen dute pazienteen etxean. Urgazpen-eredu hau 23.806 pertsonak erabili dute; iaz baino 4.662 pertsona gehiagok (19.144); eta herritarren beharrizan eta bilakaeraren arabera, haziz doan arreta mota bat da.

Eta sozioasistentzialaren paradigma horren barruan daude San Juan de Dios Ordenak, besteak beste, ezgaitasuna duten erabiltzaileei, osasun mentaleko arazoak dituzten pazienteei, adineko pertsonei eskaintzen dituen bestelako zerbitzuak ere. Osasun arreta osatzen duten zerbitzu horiek oinarrizko hezkuntza-zerbitzuak dira: nork bere burua zaintzea; formazio-jarduerak; eskola bereziak edo lanbide-eskolak; aholkularitza-zerbitzuak; lanbide-jarduerak; eguneko zentroetako edo jantokietako laguntza. Guztira, 1.987.678 pazientek jaso dute zerbitzu mota hori mundu osoan.

65.000tik gora profesional mundu osoan

Aurreko guztia ezinezkoa litzateke San Juan de Diosek mundu osoan dituen 412 zentroetan lan egiten duten pertsonen lanik gabe; guztira, 65.080 profesional, alegia. Horietatik guztietatik, 52.722 profesionalek osasun-eremu espezifikoetan dihardute, eta gainerako profesionalak urgazpen-prozesu soziosanitarioetan edo irakaskuntzan dihardute.

Espainian, San Juan de Dios Ordenako 80 zentroetan arreta eskaintzen duten osasun arloko eta arlo soziosanitarioko profesionalak 17.492 dira; San Juan de Dios Ordenako nazioarteko langileen % 27, alegia. Horri dagokionez, Espainiako San Juan de Diosen zuzendariak honako hau adierazi du: “osasunari buruz ari garenean, instalazio egokiak eta abangoardiako teknologia edukitzea bezain garrantzitsua da profesional talde handi eta eraginkorra izatea, pazienteak eta erabiltzaileak kalitate handienarekin ez ezin, duintasunek artatuko dituztenak, hurbileko tratuaz eta ospitale-nabarmengarritasunaz artatzen dituzte milaka profesional horiek euren arreta San Juan de Diosen esku jartzen duten pertsonak.

Informazio gehiago Fatebenefratelli Official Website – General Curia – Datos estadísticos de las actividades asistenciales (ohsjd.org)