Martxoaren 25ean, asteazkenean, Arrasateko San Juan de Dios Ospitalean Patologia Dualeko III. Jardunaldia izango da.  Izen ematea dagoeneko zabalik dago labur.eus/inscripcion helbidean.

Patologia Duala mintzagai izango da, beste behin, martxoaren 25eko jardunaldian.  Egun osoko jardunaldia izango da, 08:45ean hasi eta 18:45ean amaituko dena.

San Juan de Dios ospitaleak antolatutako ekitaldia esparru sanitario nahiz sozialan dabiltzanei zuzenduta dago, gaiari ikuspegi horietatik helduko baitzaio.

Izan ere, jardunaldiaren helburua, Patologia Dualeko ezagutzak eguneratzea, osasun mentalaren esparruko profesionalen rol teoriko-praktikoena eta gaixo Dualen abordatzea da.  Horrez gain, osasun mentaleko profesionalek paziente dualaren maneiuan eta tratamenduan duten rolari buruzko ezagutza teoriko-praktikoak ere helaraziko dira. Horretarako metodologia aktiboa erabiliko da, kasu praktikoekin, talde lanean oinarrituta eta role-playing teknikarekin.

Egun osoko programa

Jardunaldia goizean goiz hasi eta iluntzean amaituko da. Entzutetsuak diren hizlariak izango dira, ondorengoak:

08:45 – 9:00
Dokumentazioa jaso
.

9:00 – 9:15

Jardunaldien aurkezpena.

9:15 – 10:30

Patologia Dualeko ezagutzen eguneraketa medikuntza-ikuspuntu batetik.

 Rosa B. Sauras. Dr Emili Mira (CAEM), Centre Fòrum, Neuropsikiatria eta Adikzioen Institutua (INAD) eta Parc de Salut Mar-eko Patologia Dualeko Unitateko psikiatra laguntzailea da.

  • Patologia Dualeko tratamendu farmakologikoa eguneratzea.
  • Patologia Dua altuko Unitatea (UPD); Funtzionamendua eta diziplina anitzeko taldea.

 10:30 – 11:45

Patologia Dualaren galbahetze eta diagnostiko-tresnak erabiltzeko lehen urratsak.

Juan-Ignacio Mestre-Pintó, PhD, Psy. Neurozientziei buruzko Ikerketa Programa. Bartzelonako IMIM Institut Hospital del Mar d ‘Investigacions Mèdiques  adikzioen ikerketa taldeko kidea. Universitat Pompeu Fabrako irakaslea.

  • DPko tresna diagnostikoak: nor, nola, noiz, non eta zergatik ebaluatu paziente Dualak: baheketarako elkarrizketa Diagnostiko Dualean.

11:45 – 12:15

Atsedenaldia. Kafea.

 12:14 – 14:15

Erizain taldearen rolak eta eginkizunak.

Victor Jornet de la Unidad de Patología Dual de Centres Assistencials Dr. Emili Mira (CAEM). Neuropsikiatria eta Adikzioen Institutua (INAD). Parc de Salut Mar.

  • Patologia Dual unitateko erizaintza-protokoloak
  • Patologia Dual unitateko erizain taldearen rola
  • Erizaintzako sendaketak Patologia Duala duen pazienteentzat

14:30 – 15:30

Lunch, bazkaria.

 15:30 – 17:00

Arreta soziala Patologia Duala diagnostikatuta duten pazienteengan: faktoreak eta baliabideak.

Laura Morro. Gizarte-langilea. Instituto de Neuropsiquiatría y Adicciones (INAD). Parc de Salut Mar.

  • Determinatzaile sozialak Patologia Dualean: zaurgarritasun soziala
  • Estrategia sozioterapeutikoak

17:00 – 17:15

Kafea.

 17:15 – 18:45

Terapia okupazionala. Rola eta ekarpenak Patologia Dualeko Unitateari.

 Zaida Cañadas. Dr. Amili Mira (CAEM) Asistentzia Zentroetako Patologia Dualeko Unitateko Terapeuta Okupazionala. Instituto de Neuropsiquiatría i Adicciones (INAD). Parc de Salut Mar.

  • Zer da Terapia Okupazionala?
  • Jarduera lan-tresna gisa
  • Metodologia: talde-saioak

Izen-emate epea zabalik martxoak 11-rarte

Izena ondorengo galdetegia beteta eman ahal izango da: https://labur.eus/inscripcion eta 75 euroko kostua izango du.

Edozein zalantza duzula, lasai deitu  943 79 39 00 telefonora edo idatzi mondragon.hospital@hsjd.es helbidera.