San Juan de Dios ospitaleak eta San Juan de Dios Fundazioak Osasun Mentala eta Kirolari buruzko lehenengo jardunaldia antolatu dute Donostian kirolak, bereziki kirol inklusiboak, tresna terapeutiko gisa duen garrantzia ikusarazteko.

Gaur egun onartuta dago jarduera fisikoak eragin positiboa duela buru-nahasmendu larria duten pertsonen bizi-kalitatean eta haien osasun fisikoa hobetzen duela, sintomak arinduz eta desabantaila soziala hobetuz.  Berriki egindako ikerketa batzuek bereziki nabarmentzen dute halako kasuetan kirol jarduerak duen onura.

Beste alde batetik, adierazi da “estigmak, diskriminazioak, itxaropenik ezak eta norberaren aukeretan konfiantzarik ez izateak” ere eragin kaltegarria duela kirol jardueraren bat praktikatzeko aukerei dagokienez, eta hori guztia oztopo handia izaten da kirola praktikatzeko, batez ere espazio normalizatuetan edo ohiko jardun gisa. Horrekin guztiarekin, osasun mentaleko arazo larriak dituzten pertsonen kasuan, kirolak eta jarduera fisikoak herritarren eskubide bat erabiltzea ahalbidetzen dute, suspertzeko aukera berriak eskaintzen dituzte eta, zalantzarik gabe, pertsona talde hauei buruzko irudi positiboa zabaldu eta okerreko ideiak eta sinesmenak desagerrarazteko estrategia ezin hobea da.

Urriaren 4an eta 5ean, berrehun eta zazpi pertsona aritu dira lehian hainbat torneotan Donostiako Bentaberri eta Pio Baroja kiroldegietan: petanka (16 talde), futbol 5 (6 talde), boleibol (4 talde) eta basket 3×3 (8 talde).

Aragoi, Asturias, Gaztela-Leon, Euskadi eta Galiziako pertsona askok egin zuten bat hitzorduarekin. Erabiltzaile eta profesionalek kirol inklusiboan jarduteak duen garrantzia azaleratu zuten, buruko gaixotasunak hurbiltzeko eta normalizatzeko modu eraginkorra. Agifes, Gurutze Gorria, Why Not, Avifes, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa, Petankako Gipuzkoako Federazioa, Real Sociedad Fundazioa, Oiartzun nesken futbol-taldea eta boleiboleko Bera Bera kluba, besteak beste.

Urriaren 6an, Donostian, Anoetako Kirol Etxeko ekitaldi aretoan, 150 profesional, senitarteko eta erabiltzaile baino gehiago elkartu ziren ikerketa askoren arabera, gaixotasun mentalak dituzten pertsonengan kirolak duen garrantzia ulertzeko eta ikasteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte-politikako ahaldunak, Maite Peña Lopezek, eta Donostiako Udaleko Gizarte-ekintzako zinegotzi delegatuak, Aitziber San Romanek eman zioten hasiera jardunaldiari. San Juan de Dios ospitaleak eta fundazioak abian jarritako ekimenaren balioa azpimarratu zuten. Euren adierazpenetan antolatzaileak animatu zituzten ekimen honi jarraipena emateko eta Donostiak kirol inklusiboaren hiri adierazgarri bihurtzeko aukera izan dezan.

Kirolak lanerako tresna gisa eta pertsonen arteko harremanak, ohitura osasungarriak, ardura eta konpromisoarekiko atxikipena hobetzeko aitzakia gisa duen garrantzia azpimarratzea izan zen txosten nagusiaren xedea. Txostenemailea:

  •  ANDRES LOPEZ PARDO jauna. (Psikiatra, komunikazio eta estigamaren aurkako borrokarako zuzendaria. Gaixotasun mentala duten pertsonak gizarteratzeko Andaluziako Fundazio Publikoa. FAISEM)

Gaixotasun mentala duten pertsonak gizarteratzeko Andaluziako Fundazio Publikoa (FAISEM). Goizeko bigarren agerraldian, gaixotasun mentalak dituzten pertsonekiko lan-egitarauetan kirola duten erakundeek euren esperientzia partekatu zuten bertaratutakoekin.

  • PORFIRIO HERNANDEZ eta ALICIA FIGUERO Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa
  • RESU CASANOVA (AVIFESeko gizarte eta hezkuntza laguntza alorreko arduraduna)
  • PABLO MONDRAGON, AGIFES
  • AINARA HERNANDO, WHY NOT Fundazioko komunikazioa eta sare sozialak
  • ALBERTO PEREZ PRIETO. (Erabiltzailea) CD SAMO AFESA FEAFES ASTURIAS

Jardunaldi honetan parte hartu duten guztiek agerrarazi zuten kirolak pertsona “guztien” bizimoduan duen garrantzia eta lanerako tresna gisa kirolak duen eraginkortasuna.

San Juan de Dios Ospitaleak eta San Juan de Dios Fundazioak eskerrak eman nahi dizkiete denei -torneoetan parte hartu dutenei nahiz formazio-jardunaldian parte hartu dutenei- eskainitako laguntzagatik, eta normalizazio-ekintzak proposatzen jarraitzeko, aurrerantzean ere denekin harremanetan jarraitzeko asmoa adierazi dute.