Jesus Etayo anaiak, Ordenako buruak, Amador Fernandez anaia izendatu du egungo hiru probintziak biltzen dituen Espainiako San Juan de Dios Probintzia sortu berriaren buru.

Izendapena San Juan de Dios ordenak Granadan egin duen Probintziako Biltzarrean gauzatu da, eta goizean bertan izendatu dute Espainiako San Juan de Dios Probintzia.

Granada, 2021eko martxoaren 16a.- Amador Fernandez anaia Probintziako buru San Juan de Dios ospitale ordenak (OHSJD) Granadako San Juan de Dios Basilikan egin duen Biltzar Probintzialean izendatu dute. Biltzar nagusia “Abegikortasunean aurrera goaz” lelopean egin da, eta bertan, Espainiako San Juan de Dios Probintzia eratzeko dekretua ere ebatzi da.

Lehenengoz hitza hartu duenean, Amador Fernandez anaiak hauxe esan du: “Espainiako ospitale ordenako zerbitzu honen ardura nire gain hartu ondoren, nire lehenengo hitzak San Juan de Dios gogora ekartzeko izatea nahi dut; haren bizitza eredugarria baita gure anaidiarentzat, eta gure lankideen abegikortasun-bokazioa ere pizten du”.

Gainera, azpimarratu du “zeregin berri honek errealitate berri baten eraikitzaile bihurtzen gaitu guztiok, baina historia oparo bat eta dinamismoz beteriko oraina oinarri hartuta. Onenetik ezer ez da galdu behar”, eta gehitu du “ordena konprometiturik baitago gaixoak eta COVID-19aren ondoriozko krisialdi honen ondorio sozial eta ekonomikoak pairatzen dituztenak osatzeko, zaintzeko eta laguntzeko zereginarekin”.

Ospitale ordenako buruak, Jesus Etayo anaiak, honako hauxe azpimarratu nahi izan du Biltzarraren hasierako diskurtsoan: “hona ekarri gaituena eta benetan batzen gaituena eta egiten dugun guztiari zentzua ematen diona abegikortasuna da, sufritzen dutenentzako zerbitzua eta haiengatiko errukia”, eta bereziki gogora ekarri ditu “koronabirusaren pandemia eta haren ondorioak pairatzen ari diren guztiak”. Etayo anaiak azpimarratu du Espainiako San Juan de Dios Probintzia batzearekin “hazi eta aurrera egin behar dugu ezinbestean”.

Ordenako buruaren iritziz, bat egite hau “aukera bat da Juan de Diosen ametsa bete-betean gauzatzeko indarrak batzeko”, konpromisotik, fedetik, ausardiatik, itxaropenetik eta konfiantzatik. Eta gehitu du ”abegikortasuna dela proiektu honen muina; pertsona txiro eta gaixoen beharrizanei erantzuteko modu eta eredu berrietara beti zabalik”.

Biltzar horretan bertan, eta Ordenako burua izendatu ostean, Probintziako Kontseiluko sei anaiak izendatu dira eta horrela geratu da Probintziako Gobernuaren osaera:

Amador Fernández anaia – Probintziako burua

José Luis Fonseca anaia– Lehenengo kontseilaria

José Ramón Pérez anaia – Bigarren kontseilaria

Juan José Ávila anaia – Hirugarren kontseilaria

José Miguel Valdés anaia– Laugarren kontseilaria

Moisés Martín anaia– Bosgarren kontseilaria

Benigno Ramos anaia– Seigarren kontseilaria

Granadan izen den Biltzar honetan, Jesus Etayo anaia, OHSJD ordenako buruaz gain, honako hauek ere parte hartu dute: Joaquim Erra anaiak, Europa Animazio Arloaren Kontseilari nagusia; Kontseilu eskuordetuko kideek: José Luis Fonseca, José Antonio Soria, Amador Fernández, José Miguel Valdés, Moisés Martin eta Juan José Ávila anaiek; Dolores Sáenzek, Aragoiko Probintziako Probintzia Gobernuko Batzordearen finantza eta ekonomia zuzendari eta koordinatzaileak;  Juan José Afonsok, Probintzia Betikoko Zentroetako zuzendari nagusiak; eta Iria Atienzak, Gaztelako Probintziako ekonomia eta finantza zuzendariak, besteak beste.

COVID-19ak eragindako osasun-testuinguruaren ondorioz, parte-hartzaile kopurua murritza izan da; beraz, OHSJDko gainerako anai eta laguntzaileek modu telematikoan jarraitu eta parte hartu dute Biltzarrean.

Amador Fernandez anaiaren soslai biografikoa

Amador Fernandez Fernandez anaia 1962an jaio zen Las Villasen, Asturias. Aldi bateko aitormena 1982an egin zuen, eta aitormen solemnea 1989. Apaiza.

Teologian lizentziaduna eta Administrazio Teknikaria da. Hainbat animazio lanbide gauzatu ditu Probintziako Kontseilari, Komunitateko Buru eta Anaien Hezitzaile gisa, eta Arreta Espiritualeko Alorreko arduraduna eta Gaztelako Probintziako Etika Batzordeko mahaikidea ere izan da. Gaur egun Gaztelako Probintziako Burua da.

San Juan de Diosen Ospitale Ordenari buruz

San Juan de Diosen anaiak ordena erakunde katolikoa da, irabazi asmorik gabea, eta XVI. mendean sortu zena. Pertsonarengan oinarritzen den arreta-ereduari jarraitzen dio eta egungo gizartearen erronkei egokitzen zaie pertsonen osasuna eta haien bizi-kalitatea sustatzeko eta hobetzeko, genero, sinesmen edo jatorriagatiko inolako bereizketarik egin gabe eta gizarte bidezko eta solidarioagoa sortzeko helburuarekin.

Espainian, gaur egun 188 anai ditu ordenak; 15.000 profesional, 3.300dik gora boluntario eta hainbat eta hainbat dohaintza-emaile eta ongile. Gainera, 75 zentro biltzen dituen sarea dute eta urtean ia milioi eta erdi pertsona artatzen dituzten osasun, gizarte, irakaskuntza eta ikerketa-baliabideak.

Abegikortasunaren kontzeptupean, harrera zaintzen da, osasuna, akonpainamendua eta gure gizartean dauden errealitaterik urrakorrenekiko konpromisoa, unibertsaltasuna ardatz eta diziplina anitzeko taldeekin. Munduko ospitale ordenako zentro guztiek bere gain hartutako baloreak, abegikortasunaz gain, karitatea, errespetua, erantzukizuna eta espiritualtasuna dira.

Ospitale Ordenak Espainian egiten duen lana haren osasun-, gizarte-, irakaskuntza- eta ikerketa-zentro eta fundazioetan ikus daiteke; bai eta erlijiosoen erkidegoetan ere. Askotariko zentroak dira, konpromiso soziala dutenak, eta askotan, izaera publikoko edo elizaren edo izaera pribatuko beste erakunde batzuekin batera jarduten dute antzeko motibazioa eta ikuspegia partekatuz.

Munduan, Ospitale Ordena 52 herrialdetan dago, eta 402 obra apostoliko eta osasun- eta gizarte-zentro ditu. Guztira, urtean hiru milioi pertsona baino gehiago artatzen ditu. Gainera, 1.020 anaia, 63.000 profesional eta 23.000 boluntario ditu.

Argazki-galeria: Espainiako San Juan de Dios Probintzia

Komunikazio saila. Noelia Sánchez, 620 14 68 54, curia.comunicacion@hsjd.es

Informazio gehiago: www.hsjd.es /  https://www.sjd.es/centros/