Adikzioen arloko jardunbide egokien aintzatespena  Arrasateko San Juan de Dios Ospitalearentzat

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak, 2021eko martxoaren 16ko ebazpenaren bidez, Euskadiko 2020-2022ko “Adikzioen arloko jardunbide egokien aintzatespena” eman die Arrasateko San Juan de Dios Ospitaleari eta Aretxabaleta Kirol Elkarteari.  Aintzatespen hori kirola egiten hasten direnei bideratutako substantzien kontsumoaren kontrako prebentzio-jardunbidearen eta sentsibilizazio eta kontzientziatze ekimenengatik eman zaie.

Egitasmo horren hezkuntza-eragile diren aldetik, bereziki nabarmendu nahi ditugu buruko nahasmena duten pertsonak; horiengan, zenbait substantziaren kontsumoa berebizikoa izan baita euren bizitzan.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu Osasun Sailari eta, bereziki, epaimahaiari, horren aho batekotasunak garrantzi handiagoa ematen baitio aitorpen honi.